70 milioi euro inbertitu ditu Ihobek industrian ingurumen politikak txertatzeko

Sozietate publikoaren hitzetan, inbertitutako euro bakoitzeko sei euro mobilizatu edo lortu dira ingurumenari lotutako inbertsioetan

Argazkia: Ihobe Argazkia: Ihobe

Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak iazko emaitza nagusiei buruzko txostena aurkeztu du, Euskadiko Itun Berdea betetzeko bidean lortutakoa jasotzeko. Bertan jaso duenez, 70 milioi euroko inbertsioa egin zuten euskal industrian ingurumen politikak txertatzeko. Guztira, 500 enpresengana iristea lortu zuen, horietan klima aldaketa gutxitzen laguntzeko egitasmoak bultzatzeko. Horrekin batera, hainbat erreminta garatu ditu: argitalpen teknikoak, ekodiseinuari eta ekonomia zirkularrari lotutako metodologiak, karbono kalkulagailuak, eta abar.

Emaitza horien berri emateaz gain, martxan jarritako hainbat egitasmo nabarmendu dituzte txostenean, . Horietako bat da Basque Ecodesign Center aliantza publiko-pribatua ekonomia zirkularrari lotutako proiektuak garatzeko. Iaz aliantza berritu zuten. Horrekin batera, 2021eko martxoan Basque Circular Hub zabaldu zuten Bilbon, ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuak eskaintzeko. Era berean, Euskadiko ETE Zirkularra egitasmoa ere jarri zuten martxan, eta 106 enpresa txiki eta ertainek hartu dute parte.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK