Aldaketa klimatikoaren aurrean zaurgarri diren eremuak babesteko plataforma aurkeztu du Tecnaliak

Unescorekin lankidetzan burututako proiektua da, eta jada Turkia, Herbehereak, Italia eta Galiziako zenbait zonaldeetan egin dituzte probak. EHU eta EGIS enpresa ere proiektuaren parte dira

Dordrecht, Herbehereak | Argazkia: VK comunicacion Dordrecht, Herbehereak | Argazkia: VK comunicacion

Aldaketa klimatikoa dela eta arriskuan dauden eremu historiko eta kulturalak babesteko soluzio bilduma eskainiko du Tecnaliak Unescorekin lankidetzan. Beroaldiak, uholdeak, suteak, ekaitzak edota bestelako arriskuak jasa ditzaketen eremu zaurgarriei zuzendutako Shelter izeneko proiektu honen lehen probak egin dituzte jada hainbat tokitan, hala nola, Italian (Ravena), Turkian (Seferihisar), Herbehereetan (Dordrecht) edo Galizian (Baixa Limia-Serra do Xurés Parke Naturala).

Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak Unescoren laguntzarekin, komunitate zientifikoa eta ondare historiko nahiz kulturalen kudeatzaileak harremanetan jartzea eta eremu historiak eta naturalak modu seguruan berreraikitzeko jarraibideak partekatzea du helburu. Era berean, eremu hauek “erresiliente, zirkular, adimendun eta inklusiboagoak" bihurtzeko tresnak eskaini nahi ditu.

Tokiko agintariei, hiri-planifikatzaileei, kontserbazioko profesionalei, suhiltzaile, mediku eta poliziei, eta ondare kulturalaren jabe eta administrazaileei zuzendutako plataforma izango da. Halaber, EHU eta EGIS enpresa ere aritu dira sistema hau garatzeko lanetan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK