Amaitu dira Arabako Berrerabilpenerako Prestakuntza Zentro berriaren obrak. Reziklaraba izeneko eraikina, Kreanek eta Zikotzek eraiki dutena, Jundizen dago kokatuta, Gasteizen.
Azpiegiturak zenbait eremu ditu: sarrera, materiala deskargatu eta sailkatzeko gunea, hondakinak biltegiratzeko eremuak, tratamendurako espazioak... Bulegoak ere baditu, baita ingurumen-gela bat ere; "aldagelak eta berreskuratutako produktuak biltegiratzeko eta erakusteko espazioak" ere egongo direla azaldu du Kreanek.
Proiektua gauzatzeko ingurumen-jasangarritasun irizpideak izan dira kontuan. Energia-eraginkortasunerako neurriak hartu dira: plaka fotovoltaikoak instalatuta estalkian, euri-ura biltzeko sistemak ezarrita, ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatuta...
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta