
Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak adierazi du gobernu foralak poligono industrialen deskarbonizazioa sustatu nahi duela. Helburua da energia berriztagarrien instalazioak ezartzea poligono industrial horietan, aldaketa klimatikoari aurre egiteko, industria jardueraren sendotasuna mantentzeko, eta, hala, orain arteko bizi kalitateari eusteko.
Gonzálezek azaldu ditu gobernuak burutu nahi dituen hainbat neurri, hala nola: Ekonomiaren Garapeneko sailari batzea Ingurune Naturala Zaintzeko saila, eta Nekazaritzaren departamentu propioa sortzea. Gehitu du “beharrezkoa dela, industrialdeetako energia komunitateetan, jada existitzen diren instalazioak indartzea, eta industria instalazioetako teilatuen aprobetxamenduan kontsumoa murriztea”.
Berriro ere, ahaldun nagusiak eskatu die oposizioko alderdiei “akordio batera” iristeko gai izatea, trantsizio energetikoan eta energia berriztagarrien proiektuen instalazioetan aurrera egin ahal izateko, “energia berriztagarrien ekoizpena biderkatzeko” eta “eta hori, nekazaritzarekin bai sozialki, modu jasangarri batean egiteko”.