Basque Design Center, ekonomia zirkularra eta biodiseinua sustatzeko zentroa

2020ko abenduan jarri zuten martxan, baina pandemiagatik atzeratu egin zen inaugurazioa, eta gaur egin da, Iñigo Urkullu lehendakariaren presentziarekin

Lehendakaria Basque Biodesign Centerren inaugurazioan Lehendakaria Basque Biodesign Centerren inaugurazioan

Iñigo Urkullu lehendakariak Gueñesen kokatutako Basque Design Center inauguratu du, modaren, ekonomia zirkularraren eta biodiseinuaren industriako proiektuak sustatzea helburu duen ‘Hub’ berria. 2020an zabaldu zuten, baina pandemiak irekiera ofiziala atzeratu egin zuen, gaur arte. Zentroak erreferente izan nahi du baliabide naturalak eta tokiko elkarte-ehuna aprobetxatzeko.

Enkarterrietako zentro honek diseinu industriaren lehiakortasuna eta iraukortasuna sustatu nahi du, eraldaketarako tresna gisa jardunduz. Horretarako, sortzen ari diren sektoreei zuzendutako diseinu eta garapen polo bat eskaintzen du moda, ekonomia zirkularra eta biodiseinuaren alorretan, besteak beste. 

Bere jarduera nagusiak prestakuntza eta aholkularitza dira. Graduondoko ikastaroak eskaintzen ditu bere Fabricademyn, ehungintzari aplikatutako teknologia berriak irakasteko. Formakuntza-eskaintza horri biofabrikazio eta fabrikazio digitalean sakondu nahi duten profesionalentzako Biomoda eta Lanbide Heziketa ikastaroa gehitzen zaio.

Bere instalazio modernoei dagokienez, ART Lab bat nabarmentzen da, non serigrafia eta paperezko inprimaketa tailerrak ematen diren, DIGITAL Lab, 3D inprimaketa laborategiak eskaintzen dituena eta BIO Lab, organismo biziekin materialak garatzen dituen instalazioa, hala nola bakterioak, onddoak eta algak.

Bestalde, aholkularitza zerbitzua ere eskeintzen du. Biodiseinuarekin eta mateiral birsortzaileen inguruko aholkulari zerbitzuak ematen ditu eta Enkarterrietako ekintzailetzarako babesa ere bai.

Neiker Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea da Hub honen bultzatzaile nagusietako bat. erak babestutako ekintzailetza programen bitartez hiru enpresen proiektu berritzaileak garatzen lagundu du. Ekimen horiek esparru askotakoak dira: ardi latxaren artilea aprobetxatzea eta errebalorizatzea, ehunak biderkatzea eta helize-landareak sortzea, eta ehunen birziklapena abian jartzea eta zuraren zelulosatik haria sortzea.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK