Bilboko Merkataritza Ganberak eta AERCE elkarteak lankidetza hitzarmena berrituko dute

Datorren asteazkenean, urriaren 18an, izenpetuko dute akordio berria, Procurement Day Euskadi jardunaldian

Jose Ignacio Zudaire Ganberako presidentea artxiboko irudi batean | Argazkia: Bilboko Ganbera Jose Ignacio Zudaire Ganberako presidentea artxiboko irudi batean | Argazkia: Bilboko Ganbera

Bilboko Merkataritza Ganberak eta AERCE (Asociación Española de Profesionales de las Compras, la Contratación y el Aprovisionamiento) elkarteak elkarrekin lanean jarraituko dute. Ganberak gaur jakinarazi duenez, Mikel Arieta-Araunabeña idazkari nagusiak eta AERCEko Gonzalo Fornosek datorren asteazkenean, urriaren 18an, sinatuko dute kolaborazio berria. 25 urte baino gehiagoko harremana dute bi erakundeek. Jarduerak egin dituzte elkarrekin, hala nola, kooperazioa, praktika onen sustapena eta programen eta proiektuen garapena, formakuntzaren arloan batik bat.

AERCEK antolatutako Procurement Day Euskadi jardunaldian izenpetuko da kolaborazio berria. Teknologia eta jasangarritasunaren inguruko topaketa izango da Bilboko Merkataritza Ganberan bertan. Parte hartzaileen artean, Leyre Madariaga Jaurlaritzako Eraldaketa Digitala eta Ekintzailetza saileko zuzendaria izango da.

Teresa Tejero (Ondoan taldea), Marieli Arroyo (Kutxabank), Josu Rollon (LKS Next) eta Marta Pardo (Ategi), Deustuko Unibersitateko Sofia Garcia Torresek gidatutako CSR3D - Sustainable Supply Chains mahai inguruan izango dira. Ondoren, Acerinox enpresako Miriam Ruiz Ayusok eta Carlos Tur Jaggaer enpresako zuzendariak Future AI: Impact for Procurement izeneko eztabaida batean parte hartuko dute.

Azkenik, CAFen kasua aurkeztuko du Irune Elorz Arteaga enpresako jasangarritasun arloko arduradunak, eta Fornosek, bukatzeko, erosketa esparruan, jasangarritasunaren eta teknologiaren 2024ko gakoak azalduko ditu.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK