BioCultura azokaren seigarren edizioa egingo da urriaren 6tik 8ra BECen

140 erakusketarik euren produktu ekologikoak eskaintzeko aukera izango dute. Hainbat kongresu, jardunaldi eta tailer ere antolatu dituzte

Xabier Basañez, Angeles Parra, Xabier Lejarzegi eta Endika Montiel gaurko aurkezpenean | Argazkia: BEC Xabier Basañez, Angeles Parra, Xabier Lejarzegi eta Endika Montiel gaurko aurkezpenean | Argazkia: BEC

BioCultura produktu ekologikoen eta kontsumo arduratsuaren azokaren seigarren edizioa egingo da urriaren 6tik 8ra BECen. 140 erakusketarik produktu ekologikoak jarriko dituzte salgai, eta denera 10.000 produktu izango dira eskuragarri.

Antolatzaileen arabera, kontsumo arduratsua aldarrikatzeko asteburua izango da, eta bizi ohitura berriekin lotutako produktu mota guztiak erosi eta ezagutzeko gakoak eskainiko dituzte. Xabier Basañezek, BECeko zuzendari nagusiak adierazi duenez, “ekoizpen jasangarria, landa-ingurunea, elikagai autoktonoak eta antzeko kontzeptuak kalitatearekin eta artisautzarekin uztartzen badira, arrakasta ziurtatuta dago”, eta BioCulturak ezaugarri horiek guztiak biltzen dituela eta kontzeptu horiei erantzuten diela azaldu du, sektore ekologikoan erreferentziazko azoka bilakatuz.

Era berean, Angeles Parra BioCultura azokako zuzendariak, azokan erakusgai egongo diren elikagaiak "jarraitu beharreko bidearen eredua dira etorkizuneko belaunaldientzat”.

Besteak beste, azokako hiru egunetan, kongresuak, jardunaldiak, tailerrak eta hitzaldiak egingo dira, eta proposamenen artea aurkitzen dira OrganicFit Day jardunaldia, Terapia Naturalen Jardunaldi Nazionala, MENUdaTIERRA kongresua edota Showroom EcoEstEtikoa.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK