• JASANGARRITASUNA
  • 10.000 bisitarik eta 120 erakusketarik parte hartu dute Bioterra azokan

10.000 bisitarik eta 120 erakusketarik parte hartu dute Bioterra azokan

22. edizioan izan diren bisitarien %10 Iparraldekoak izan dira

70 ekintza baino gehiago egin dira asteburuan | Argazkia: Ficoba
70 ekintza baino gehiago egin dira asteburuan | Argazkia: Ficoba
2025eko ekainaren 9a
Eg. 2025eko ekainaren 9a

10.000 bisitari pasa dira asteburuan Ficobatik, Bioterra azoka ekologikoaren 22. edizioa dela-eta. Orotara 120 erakusketarik parte hartu dute, eta hiru egunetan zehar 70 ekintza baino gehiago antolatu dira. Maialen Gaztañaga zuzendariak esan du “aukera paregabea” izan dela bai alternatiba berriak ezagutzeko, bai adituen iritziak jasotzeko, baita ohiturak aldatzeko ere. Izan ere, “bizitza osasuntsuago, kontzienteago eta ingurumenarekiko errespetuzko bizitza-estiloaren” alde egiten du azokak.

 

Gipuzkoatik bertaratutako bisitariez gain, Iparraldeko jendearen presentzia ere azpimarratu dute antolatzaileek, bisitarien %10 izan baitira, gutxi gorabehera. Antolatutako ekintza guztietatik bat ere nabarmendu dute: oliba olio birjinari eskainitako gune berriak “harrera ona” izan du. Gune hartan oliba olio birjinaren zenbait barietate erakutsi dira, eta produktuaren produkzio ekologikoa nolakoa den ikasteko aukera ere eskaini da.

“Bioterra 2025ek berriro ere frogatu du ekologia eta ongizatea ez direla moda pasakorrak, baizik eta gero eta zale gehiago dituen bizimodua”, adierazi du Gaztañagak.