• JASANGARRITASUNA
  • Deskarbonizazio industrialari buruzko ikastaroa aurkeztu dute EHUk eta Tecnaliak

Deskarbonizazio industrialari buruzko ikastaroa aurkeztu dute EHUk eta Tecnaliak

Natalia Alegríak kudeatuko duen graduondokoa energia sektoreko profesionalei bideratuta egongo da

Ikastaroaren lehen edizioa izango da | Argazkia: BEI
Ikastaroaren lehen edizioa izango da | Argazkia: BEI
2025eko urriaren 1a - 10:28

EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak (BIE) eta Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak martxan jarri dute Deskarbonizazio Industriala izeneko ikastaroaren lehen edizioa. Urriaren 13an hasiko da ekimena, zortzi hilabeteko iraupena izango du, eta astean bitan emango dira eskolak: astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara, BIEn.

 

Energiaren sektoreko profesionalei bideratutako ikastaroa izango da, eta helburu izango du “teknologia efizienteagoen erabileran sakontzea, energia-iturri berriztagarrietako trantsizioan eta jardunbide jasangarrien inplementazioan”. Hala, soluzioak hurbildu nahi zaizkie enpresa industrialei, lehiakortasuna irabaz dezaten; aldi berean, energia sortzeko eta kudeatzeko talentua sustatu nahi da, “jasangarritasunaren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren printzipioei jarraiki”. Zuzendaritza akademikoa Natalia Alegría Gutiérrez irakaslearen esku geratuko da.