Deskarbonizazioaren ESEPErako eskabideak urtarrilaren 24tik aurrera aurkeztu ahalko dira

1.000 milioi euroko dirulaguntzak emango dira denera, 2050erako klima neutraltasuna lortzeko asmoz

Jarduera industriala garatzen duen edozein enpresak egin dezake eskaera | Argazkia: iStock Jarduera industriala garatzen duen edozein enpresak egin dezake eskaera | Argazkia: iStock

Espainiako Gobernuko Ministro Kontseiluak pasa den abenduaren 27an onartu zuen deskarbonizazio industrialaren ESEPE ekonomia suspertzeko eta eraldatzeko proiektu estrategikoa. Zehazki, 1.000 milioi euroko dirulaguntzak emango dira: 500 milioi dirulaguntzetan eta beste 500 milioi mailegu bidez.

2050ean klima neutraltasuna eskuratzeko asmoz eta industria sektorean ingurunea babesteko onuragarriak diren ereduak sustatzeko ESEPEa da hau. Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 24an zabalduko da, eta apirilaren 17ra arte egongo da irekita. Jarduera industriala garatzen duen edozein enpresak egin dezake eskaera, eta bai banaka edo bai enpresa talde modura aurkeztu ahal izango dute.

Halaber, eskaera egiten duten enpresek deskarbornizazio prozesuren bat eduki behar dute martxan. Esaterako, beren instalakuntzetako isuriak murriztera bideratuko beharko dituzte diru laguntzak. Prozesu industrialen energia kudeaketa, energia elektrikoaren aurreztea, autokontsumorako instalakuntzak edota deskarbonizaziora bideratutako I+G+b proiektuetara ere zuzenduta daude laguntzak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK