Deskarbonizazioaren 'Liburu Zuria' aurkeztu du Build Inn eraikuntza klusterrak

Gidak enpresei tresnak eskaintzen dizkie trantsizio ekologikoan laguntzeko, eta praktika jasangarriak eta karbono-emisio txikiko soluzioak sustatzeko

José Ignacio Asensio Gipuzkoako Jasangarritasun diputatuak eta Nerea Castillo Build Inn klusterreko jasangarritasun zuzendariak hartu dute parte gaurko ekitaldian | Argazkia: Build Inn José Ignacio Asensio Gipuzkoako Jasangarritasun diputatuak eta Nerea Castillo Build Inn klusterreko jasangarritasun zuzendariak hartu dute parte gaurko ekitaldian | Argazkia: Build Inn

Build Inn Basque Construction Klusterrak (lehen Eraikune izenez ezaguna) Deskarbonizazioaren Liburu Zuria aurkeztu du Gipuzkoako eraikuntza-sektoreko enpresentzat, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta 30 erakunde baino gehiagoren laguntzarekin. Gida honek ibilbide-orri bat eta hainbat tresna eskaintzen ditu, enpresei praktika jasangarriak ezartzen laguntzeko, ekonomia zirkularra sustatzeko eta deskarbonizazio helburuak betetzen laguntzeko. Aurkezpena Donostiako Naturklima zentroan egin da, eta José Ignacio Asensio Gipuzkoako Jasangarritasun Departamentuko diputatuak eta Nerea Castillo Build Inneko jasangarritasun zuzendariak hartu dute parte.

Azterlanaren arabera, ingurumen-kontzientzia gero eta handiagoa dute Gipuzkoako enpresek, baina lankidetzarik ezak oztopo nagusi izaten jarraitzen du. Eraikuntza industrian araudi eta helburu komunak ezartzea beharrezkoa dela azpimarratu dute, jardunbide jasangarriagoak sustatzeko.

Liburu Zuriak negozio-eredu erresiliente eta iraunkorrak ezartzeko tresnak eskaintzen dizkie enpresei, deskarbonizazioari buruzko prestakuntza, plan sozialak, eta karbono-emisio txikiko soluzioak barne hartzen dituzten neurriekin. Eraikuntzan erabiltzen diren materialen ekoizpena hobetzeko proposamenak ere aurkeztu dira: karbonoa atzitzeko teknologia berriak hormigoia ekoiztean, altzairua birziklatzeko politikak… Neurri hauek lagungarriak izango dira EAEko KLIMA 2050 Estrategia eta Gipuzkoako ekonomia deskarbonizatzeko Ekintza Plana betetzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK