• JASANGARRITASUNA
  • Ekainaren 19ra bitarte aurkeztu ahalko dira hautagaiak mugikortasun jasangarriko sarietarako

Ekainaren 19ra bitarte aurkeztu ahalko dira hautagaiak mugikortasun jasangarriko sarietarako

Mubilek sustatua, oinarri teknologikoa duten enpresek parte hartu ahalko dute

Mubil Mobility Awardseko 2025eko irabazleak | Argazkia: Mubil
Mubil Mobility Awardseko 2025eko irabazleak | Argazkia: Mubil
2026ko maiatzaren 6a - 13:56
Eg. 2026ko maiatzaren 6a - 17:25

Mubil zentroak Mubil Mobility Awards mugikortasun jasangarriko aurtengo sari banaketarako hautagaitzak aurkezteko deialdia zabaldu du. Seigarren edizio honetan mugikortasuna eraldatzeko diren proiektuak identifikatu eta laguntzea bilatuko du beste behin. 

 

Aurkezten diren egitasmoek oinarri teknologikoa izan beharko dute, eta mugikortasun elektrikorako, konektaturako, autonomorako, partekaturako edo azpiegituren garapenerako irtenbideak eskaini beharko dituzte. 

Hautatutako proiektuek —bi normalean— 16.500 euroko sari ekonomikoa eskuratu ahalko dute, baita 18.500 euroko ekarpen gehigarria soluzioak garatzeko. Era berean, Mubilen berrikuntza-ingurunean parte hartzeko aukera izango dute urtebetez, nazioarteko ikusgarritasuna edota ekosistemako eragileekin harremana ere eskainiko diena. Halaber, Mubil Mobility Expon erakusokia izango dute. 

 

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna ekainaren 19a izango da, eta sari-banaketa ekitaldia, berriz, urriaren 22an.