Ekonomia zirkularra bultzatzeko teknologia garatuko dute Tecnalia eta Birziplastikek

Lankidetzan ari dira bi erakundeak, eta birziklatutako plastikoa automobilgintza sektoreak erabiltzeko eta material konposatuak balio erantsiko produktuetan sartzeko teknologia ikertzen ari dira

Birziplastik enpresa | Argazkia: VK Comunicacion Birziplastik enpresa | Argazkia: VK Comunicacion

Tecnalia eta Birziplastikek ekonomia zirkularra ahalbidetuko duen teknologien garapenean arituko dira lanean elkarrekin. Ekoizpen eta kontsumo eredu zirkularra ezartzea du helburu lankidetza honek, eta plastiko birziklatua automobilgintza sektorean erabiltzeko eta material konposatuak balio erantsi handiko produktu berrietan birziklatzeko aukera emango duten teknologiak garatzen dihardute egun.

Hala, adimen artifiziala oinarri duen teknologia bat da lankidetzaren lehen ekimena. Hazitek programak babestuta, Mondragon Sistemas de Informacion, Matz-Erreka, Larrañaga Plasticos, Automatismos Maser, Xabet Digital eta Ekide enpresak ere kolaboratu dute egitasmoan. Plastikozko pieza akastunak %50 murriztu nahi dira teknologia honi esker, piezen %20a birziklagarria izango delarik eta %20 murriztuko da kontsumoa.

Bigarren egitasmoa ere badute martxan, eta Idec eta Reciclalia erakundeekin eta Europako beste zazpi bazkiderekin batera ari dira lanean. Material konposatuen erabilera agortzean balio erantsiko produktu gisa berrerabiltzeko teknologien garapena du ardatz.

Tecnaliako ikertzaile den Cristina Elizetxearen hitzetan, lankidetza honen bidez teknologia berritzaileak eskaini nahi dituzte: “enpresak eta gizartea jasangarriagoak izan daitezen. Horretarako, material, produktu eta prozesuen ekodiseinua egiten eta hondakinak birziklatzeko eta haiei balioa emateko soluzioak garatzen parte hartzen dugu”.

Era berean, Mikel Llona Birziplastikeko zuzendari nagusiak Tecnaliaren lan eginda balioa berriz balioa hartutako materialak “kalitate handikoak eta ad hoc eginak” direla adierazi du, eta euren helburua “plastikoari lotutako lehengaiak berreskuratzea, bai termoplastikoetan, bai termoegonkorretan” dela kontatu du, lehengai horiek euskal industriaren eskura jarriz.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK