• JASANGARRITASUNA
  • “Europako industria topaketarik garrantzitsuena” hasi da gaur Bilbon

“Europako industria topaketarik garrantzitsuena” hasi da gaur Bilbon

Energy Tech Summit 2025 edizioan garrantzia berezia emango zaio jasangarritasunari

Euskalduna Jauregian egingo da topaketa, gaur eta bihar artean | Argazkia: BBVA
Euskalduna Jauregian egingo da topaketa, gaur eta bihar artean | Argazkia: BBVA
2025eko apirilaren 9a
Eg. 2025eko apirilaren 9a

Gaur eta bihar artean egingo da Energy Tech Summit 2025 topaketa Bilbon, Euskalduna Jauregian. “Europako industria topaketarik garrantzitsuenerako” adituen hitzaldiak eta networkingerako gunea prestatu dira; aurreikuspenen arabera, 1500 pertsona baino gehiago bertaratuko dira ekitaldira, 40 herrialde ezberdinetatik, eta 100 hizlari baino gehiagok hartuko dute parte. BBVA babesle nagusi den edizio berrian fokua jasangarritasunean jarriko da, helburu izanik aztertzea zein diren eredu energetiko bidezkoagoak lortzeko gakoak.

 

“Formatu berri eta dinamikoa” iragarri dute antolatzaileek, “inspirazioz, konexioz, eta bakoitzaren eragina handitzeko aukerez beteta”. Gerturatzen direnek parada izango dute merkatu berriak aztertzeko eta klima-aldaketaren aurkako borrokarako erabilgarri izango diren negozio-ideiak aurkitzeko.