Erregai fosiletatik kanpoko trantsizioa egiteko akordioa onartu dute COP28ko herrialdeek

Hainbat herrialdek erregai fosilekin amaitzea eskatzen zuten

Sultan al-Jaber COP28ko presidentea |  Argazkia: COP28 / Christophe Viseux Sultan al-Jaber COP28ko presidentea | Argazkia: COP28 / Christophe Viseux

Kostata baino akordio batera iristea lortu dute COP28ko 200 herrialdeak. Erregai fosilak uzten joatea eta trantsizio bat martxan jartzea adostu dute Arabiar Emirerri Batuetab egindako goi bileran. Hainbat herrialdek erregai fosilekin amaitzeko eskaera egin zuten, eta Sultan al-Jaber buru duen lehendakaritzak hauen ekoizpena eta kontsumoa murriztea proposatu zuen.

2050erako karbono neutraltasuna eskuratzea jarri dute helburu bezala. Al-Jaberrek “akordio historikoa” dela adierazi du. Negoziaketak zailak izan dira, hainbat herrialde, tartean Saudi Arabiak, erregai fosilekin amaitzearen aurka azaldu baitira.

Goi bilerako herrialdeek adostutako testuan “erregai fosiletatik kanpoko trantsizioa” aipatzen da, zeina modu “justu eta orekatuan” egitea azpimarratzen den.

Informazio gehiago
COP28: kezka, aukera eta erronken bidegurutzean
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK