Estatuek gas kontsumoa %15 murriztea proposatu du Bruselak

Estatuek beren borondatez murriztea nahi du Europako Batzordeak Errusiak gasa erabat etengo duen arriskuaren aurrean

Irailaren 9an adostuko dituzte Bruselan hartu beharreko hurrengo neurriak | Argazkia: iStock Irailaren 9an adostuko dituzte Bruselan hartu beharreko hurrengo neurriak | Argazkia: iStock

Europako Batzordeak abuztuaren 1etik 2023ko martxoaren 31ra bitartean gas-kontsumoa %15 murrizteko eskatu die Europar Batasuneko herrialdeei. Etxeetan, enpresetan eta sektore publikoan neurriak hartzeko eskatu die Errusiak gas-hornidura eten ezkero ere prest egoteko. Hala, Gobernuei dei egin die kanpainak egin ditzaten etxeetan termostatoa jaisteko, eraikin publikoetan berogailua edo aire girotua mugatzeko eta industrian ere erregai alternatiboak erabil ditzaten ahal den neurrian.

Neurri horiek kontsumoa %15 murrizten lagundu beharko lukete, Europako Batzordeak azaldu duenez.

Momentuz, borondatezkoa izango da neurria baina arautegia aldatzea mahairatu du Batzordeak gai izan dadin murrizketa hori inposatzeko, Errusiak gas jarioa eteten badu ere. Dena den, aurretik estatu kideekin hitz egin ondoren ezarriko lituzke murrizketa horiek eta, alerta egoera ezartzeko, betiere eskari handiegia egon beharko luke, edo eskasia horniduran.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK