Euskadiko zero isuri garbiak bultzatzeko egitasmoa Erroman aurkeztu dute

Basque Net Zero Industrial Super Cluster Munduko Ekonomia Foroak gonbidatutako egitasmoetako bat da

Cristina Oyon | Argazkia: Spri Cristina Oyon | Argazkia: Spri

Erromak 30. International Utilities and Energy Conference jardunaldiak hartu ditu, trantsizio energetikoak eskaini ditzakeen aukerez eztabaidatzeko. Bertan bildu dira joan den astean energia eta berrikuntza alorretan ari diren askotariko ordezkariak. Cristina Oyon SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendariak Deskarbonizazioranzko bideak mahai inguruan hartu du parte, Hynet kluster industrialeko (Erresuma Batua), Alinta Energy energia konpainiako (Australia) eta Accenture enpresako ordezkariekin batera. Mahai inguruaren helburua izan da deskarbonizazioa bultzatzeko kluster industrialek duten paperaz hitz egitea, sinergien bitartez, eta enplegua eta garapen teknologikoa sortzeko. Hain zuzen hain zuzen Basque Net Zero Industrial Super Cluster egitasmoa aurkeztu du.

Basque Net Zero Industrial Super Cluster egitasmoa udazkenean abiarazi zuten, Klima Aldaketaren konferentziaren testuinguruan. Munduko Ekonomia Foroak lau eskualde gonbidatu ditu 2050erako zero isuri garbiko helburua lortzeko egitasmoan parte hartzera, tartean Euskadirena. Zehazki, egitasmo horren bitartez nabarmendu nahi dituzte industria klusterrek zero isuri garbiranzko trantsizioan lortutako hitoak, beste kluster batzuk bide beretik jotzeko motibazioa, esperientziak eta tresnak izan ditzaten, eta konpromisoa har dezaten

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK