Gipuzkoa "20 minutuko lurraldea" izateko mugikortasun arloko topaketa egin da Donostian

Big dataren potentziala aztertu dute sektoreko 80 eragiletako ordezkariek

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Re-imagining mobility, unlocking open data in Gipuzkoa topaketa egin da gaur Donostiako Arima hotelean. Enpresa, teknologia zentro, kluster, unibertsitate eta mugikortasun arloarekin lotutako 80 eragileren ordezkariak elkartu dira, big dataren potentziala aztertzeko eta lurraldean proiektuak gauzatu ahal izateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mubil Fundazioak, Tecnuneko unibersitateak eta Massachusetts Institute of Technology (MIT) erakundeek bultzatutako City Science Lab Gipuzkoa proiektuaren baitan egin da gaurko topaketa. Gipuzkoa mugikortasun proiektuak garatzeko “berrikuntza-laborategi” bihurtzea du helburu proiektuak.

Jardunaldian parte hartu dute, besteak beste, Ane Insausti Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak, Andrés Rico, Naroa Coretti, Iñigo Azkarate, Leticia Izquierdo eta Luis Alonso MITeko ekosistemako ikertzaileak, Isidro Arrieta Ingartek-eko zuzendariak, Iñaki Erkizi aholkulariak, Eluska Renedo Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako zuzendariak eta Igor Villarreal Mubileko zuzendariak.

“MITen ezagutza-sarearekin batera, eta haren metodologia erabiliz, hiriarteko konexioak hobetu nahi ditugu, komunitate bizigarriak sustatuz. Herrialde aurreratuenetan ‘15 minutuko hiria’ kontzeptua lantzen ari dira, eta Gipuzkoan ‘20 minutuko lurraldea’ kontzeptua garatzea planteatzen dugu”, adierazi du Insaustik.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK