Gipuzkoako ostalaritzak ingurumenaren aldeko ekintzak areagotuko ditu

Ingurumenari eragiten dizkion kalteak gutxitzeko praktika egokien artean leudeke lehengaien garraioak eragindako inpaktua murriztea, ekoizpen-metodo iraunkorragoei buruzko prestakuntza jasotzea, baliabideen- eta hondakinen-kudeaketa arduratsua egitea zein erosketa berdeak sustatzea

Olga Martin, ACLIMA-ko zuzendaria; Jabier Larrañaga, Gipuzkoako Aldundiko Turismo diputatua eta Begoña Rodriguez, BCC Innovation-eko zuzendaria proiektuaren aurkezpenean Olga Martin, ACLIMA-ko zuzendaria; Jabier Larrañaga, Gipuzkoako Aldundiko Turismo diputatua eta Begoña Rodriguez, BCC Innovation-eko zuzendaria proiektuaren aurkezpenean

Euskal Autonomia Erkidegoan 380.000 janari tona baino gehiago xahutzen dira, hau da, urtean 182 kilo inguru biztanle bakoitzeko. Olga Martin ACLIMA ingurumenaren aldeko klusterreko zuzendari nagusiaren arabera, “elikagaien xahutzearen % 12 Erkidegoko hotel, jatetxe eta kafetegietan gertatzen da”.

Testuinguru horretan sortu da CIRCULAR COOKING: sukaldaritza eta ostalaritza sektorearen eta  ekonomia zirkularraren arteko hibridazioa proiektua, ostalaritzaren sektoreak ingurumenean duen eragina murriztu asmoz. ACLIMA eta BCC Innovation-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, jarduera-eremuak definitu dituzte. Sektoreak bere eragin ekologikoa murrizteko landu behar dituen lehentasunezko alderdien artean leudeke, esaterako, bertako ekoizleei zuzeneko erosketak egitea lehengaien garraioa ekiditeko; ekoizpen-aukera iraunkorragoei buruzko prestakuntza; baliabideen eta hondakinen kudeaketa arduratsua edota erosketa berdearen eta arduratsuaren irizpideen hedapena.

Ostalaritza jasangarriago baterako trantsizioan funtsezkoak izango dira, halaber, uraren eta energiaren kontsumoa murrizteko irtenbideak. Ildo horretako neurrien adibide da Hondakinen Lege berria. Honen arabera, 2022ko apiriletik jatetxe eta ostalaritzako establezimenduak iturriko ura eskaintzera behartuta daude. Proiektu berriaren helburua da antzeko neurriak ezarri eta horien bilakaeraren eta kontsumo handiena gertatzen den eremuen jarraipena egitea.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK