Global Green Employment lan-ataria aurkeztu du Iberdrolak

Ingurumen arloan orientazioa, formakuntza eta enplegu aukerak eskainiko ditu plataformak eta jasangarritasuna oinarri duten erakunde nahiz enpresentzat talentua eskuratzeko erreferentziazko sarbidea izan nahi du

Global Green Employment plataformaren aurkezpena | Argazkia: Iberdrola Global Green Employment plataformaren aurkezpena | Argazkia: Iberdrola

Ekonomia berdea sustatua asmoz, Ibedrolak Global Green Employment plataforma aurkeztu berri du, ingurumen arloan lan egin nahi duten pertsonen eta arlo bereko enpresa eta hezkuntzako eragileen elkargunea bilakatzea izango du helburu, eta modu honetara, plataforman sartzen den edozeinek nazioarteko lan zein formakuntza ugariren eskaintzetara aurkezteko parada izango du.

Iberdrola hainbat unibertsitate, eskola espezializatu, formakuntza zentro, enpresa, erakunde eta lan-atarirekin akordioak burutzen ari da plataforma abian jarri ahal izateko. Hala, sektore berdean lanbide-orientazioaren erreferentziazko gunea bilakatu nahi du. Merkatuan aurki daitezkeen lanpostuen mapa eguneratu bat eskainiko dute, lanpostu mota, beharrezko eskumenak eta bete beharreko postuen kopurua azalduz. Gainera, Iberdrolaren arabera, dagoeneko Espainian 20.000 lanpostu daude eskuragarri sektore berdean.

Global Green Employmentek jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa ardatz duten enpresen eta erakundeen lana erraztuko du konpainia elektrikoaren arabera, eta eragile hauen helburuak lortzeko beharrezko talentua bereganatzeko sarbidea izango da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK