Hidrogeno berdea sortuko duen elektrolizagailua ireki du Petronorrek Muskizen

Ezkerraldea - Meatzaldea Teknologia Parkean taldearen egoitza berria ere aurkeztu dute gaurko ekitaldian

Elektrolizagailu berrira egindako bisita | Argazkia: VK Comunicacion Elektrolizagailu berrira egindako bisita | Argazkia: VK Comunicacion

Hidrogeno berdea ekoiztuko duen lehen elektrolizagailua martxan jarriko du Muskizen Petronorrek. Gaur iragarri du Repsolen filialak Ezkerraldea – Meatzaldea Teknologia Parkean egindako agerraldian, eta bertako Energy Intelligence Center (EIC) gunean egoitza berria zabaldu dutela ere jakinarazi du.

Gaurko ekitaldian izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria, Emiliano Lopez Atxurra, Petronorreko presidentea, Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu nagusia, besteak beste.

Musikizeko elektrolizagailuak 2,5 MWko gaitasuna izango du, eta urtean 350 tona hidrogeno berde sortuko ditu. Denera, 11 milioi eurotik gorako inbertsioa egin du Petronorrek. Hala, EAE guztirako bideratuko da energia berriztagarria, eta  teknologia parkean ere erabiliko da, baita EIC eraikineko energia iturri gisa.

Elektrolizagailu honek erregaien ekoizpearen deskarbonizazioa ahalbidetuko duela azaldu du Petronorrek, eta hidrogeno berriztagarria sortzen duen ezaugarrri hauetako Europako lehen azpiegitura dela nabarmendu dute.

Urkulluk adierazi duenez, "herri honetan enpresek hamarkadak daramatzate deskarbonizazioan inbertitzen", eta gaur "adibide berri bat" ezagutu dela esan du. Era berean, energia berriztagarrietaranzko trantsizioa beharrezkoa dela gogoratu du, eta horren aurrean aurrerapauso zuzenak ematera behartuta daudela.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK