
Zenbait erakundek euskarazko hiztegi berria argitaratu dute, ‘Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa Hiztegia’ izenekoa. Proiektuan parte hartu dute Uzeik, Kutxa Fundazioak, Aztik, BC3k, Ihobek eta Naturklimak.
Izenak dioen modura, klima-aldaketaren eta trantsizio ekologikoaren gaiak lantzen dira hiztegian. Erakundeek azaldu dutenez, “gero eta ugariagoak dira gaiak berezkoak dituen terminoak”, eta, ondorioz, gaiari buruz zehaztasun handiagoz hitz egiteko euskarazko terminologia behar da. Hiztegia “lehen urratsa” dela adierazi dute, profesionalek euskaraz “zehaztasunez eta zalantza terminologikorik gabe” lan egiteko.
Hala, 228 fitxa terminologiko biltzen dira sortutako produktuan, eta horietako bakoitzean jasota dago proposatutako euskarazko ordaina. Gaztelaniazko, ingeleseko eta frantseseko hitzak ere gehitu dituzte, aukera emanez bilaketa gainerako hizkuntzetatik hasteko, eta hitzaren definizioa bera ere azaltzen da fitxa bakoitzean.