Akordioa hitzartu dute Agaleusek eta Tecnaliak hondakinen balorizazioa ikertzeko

Ekonomia zirkularra, eraginkortasuna eta prozesuen digitalizazioa bultzatzea dute helburu

Ezkerretik eskuinera, Jose Luis Elejalde (Tecnalia), Xabier Caño (Agaleus), Ángela Fernández (Agaleus) eta Jesús Valero (Tecnalia) Ezkerretik eskuinera, Jose Luis Elejalde (Tecnalia), Xabier Caño (Agaleus), Ángela Fernández (Agaleus) eta Jesús Valero (Tecnalia)

Agaleus enpresak eta Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak hitzarmena sinatu dute hondakinen balorizazioaren arloko ikerketa sustatzeko. Zentro teknologikoa ingurumen-zerbitzuen enpresaren bazkide teknologikoa izango da, nahiz eta 1990. urteaz geroztik aritu izan diren lankidetzan.

Akordioari esker, ekonomia zirkularra eta prozesuen digitalizazioa zein eraginkortasuna bultzatuko dute. Horrez gain, egun bi proiektu partekatzen ditu Agaleusek Tecnaliarekin: batetik, Procen izeneko proiektua, “HHSen (higidura harmoniko sinpleak) eta biomasaren errausketa-errautsak balorizatzeko” egitasmoa; bestetik, KE-AL izenekoa, “ke-hautsak balorizatzeko” proiektua, “Amorebietako Aludium lantegian aluminioa fabrikatzeko prozesuan”.

Prentsa-oharrean azaldu dute azken hamar urteetan Agaleusek 2,3 milioi euro inbertitu dituela I+Gn, eta arreta jarri izan duela, bai ekonomia zirkularrean, bai digitalizazioaren arloan. Aurreikusi dutenez, datozen urteetan taldeak milioi erdi euro inbertituko ditu urtero I+Gn.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK