• JASANGARRITASUNA
  • Iberdrolak elektrizitate berdearekin hornituko du PepsiCoko Arabako edarien instalazioa

Iberdrolak elektrizitate berdearekin hornituko du PepsiCoko Arabako edarien instalazioa

Arabakoarekin batera, beste hamar instalazio hornituko ditu. Energiaren salerosketarako akordio bat sinatu dute eta 2023an sartuko da indarrean

Argazkia: Iberdrola
Argazkia: Iberdrola
2022eko uztailaren 12a

Iberdrolak elektrizitate berdearekin hornituko ditu PepsiCoren hamaika instalazio, tartean Arabako edariena, Burgoseko snackena, Murtziako Alvalle gazpatxoena eta baita Portugalgo Carregadon duen snacken instalazioa ere.

Ohar batean, Iberdrolak nabarmendu du "indarrak batu" dituztela PepsiCorekin iraunkortasun konpromisoetan, elektrizitate berdearen erabilera bultzatuz Espainiako instalazio fotovoltaiko handien bidez.

Azaldu duenez, penintsulako zentro handi guztietan energia garbi hori izan arren, PepsiCok energia salerosteko akordioa sinatu du eta 2023ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, "energia horren kalitatea eta trazabilitatea hobetzeko eta epe luzera hornidura iraunkorra eta lehiakorra ziurtatzeko".

 

Hornitutako energia berriztagarria Extremadurako Torrecillas de la Tiesa eta Aldeacentenera udalerrien artean Iberdrola garatzen ari den gune fotovoltaikotik aterako da. Instalazioak 590 megawatteko (MW) ahalmena du eta urtean 334.000 etxe hornitzeko behar den energiaren baliokidea sortzeko gaitasuna du.