Ibilgailu elektrikoak kargatzeko geltoki berria ireki dute Gasteizen

Iberdrolak burutu du instalakuntza Gasteizko udalaren laguntzarekin, eta ibilgailu elektrikoak "azkar" kargatzea ahalbidetuko du

Argazkia: Iberdrola Argazkia: Iberdrola

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko espazioa ireki du Iberdrolak Gasteizen. America Latina aparkalekuan dago kokatuta eta 2022ko abenduan Basaurin irekitakoa eta gero, EAEko tankera honetako bigarrena da.

Guztira 450 KW dituen bost kargagailu elektriko izango ditu geltokiak eta hamar auto 24 orduz aldi berean kargatzeko beste hamar karga puntu ere baditu. Bestalde, modu azkarragoan kargatzeko beste kargagailu berezi batzuk izango dira geltokian eta hauei esker bost minututan ibilgailuen %80 kargatu ahal izango da.

Eduardo Lobato, Iberdrolaren EAEko delegatu komertzialaren arabera, konpainia elektrikoa “inbertsio handia egiten ari da mota honetako azpiegituretan. Instalakuntza berritzaileak dira, ibilgailu elektriko ororentzat balio dutenak eta bateria karga denbora gutxian gauzatzea ahalbidetu dutenak”.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK