• JASANGARRITASUNA
  • Ibilgailu elektrikoak sustatzeko akordioa egin du Iberdrolak Cabifyrekin

Ibilgailu elektrikoak sustatzeko akordioa egin du Iberdrolak Cabifyrekin

Vecttor filialari Energia Aurrezpeneko Ziurtagiriak erosiko dizkio konpainiak

Argazkia: Iberdrola
Argazkia: Iberdrola
2025eko maiatzaren 12a

Iberdrolak elkarlan akordioa sinatu du Vecttor izeneko Cabify taldeko filialarekin: EAZ Energia Aurrezpeneko Ziurtagiriak erosiko dizkio konpainiak. Horrek esan nahi du Iberdrolak erosi egingo dizkiola Vecttorri errekuntza-ibilgailuak %100 elektriko bihurtzean lortutako ziurtagiri ofizialak, hau da, EAZk.

 

Hala, biek ala biek etekina lortzen dute, Vecttorrek aparteko diru-sarrerak lortuko dituelako ibilgailuak jasangarriagoak egiteagatik, eta, aldi berean, Iberdrolak eraginkortasun energetikoko legezko betebeharrak betetzeko aukera duelako.

Jacobo Domínguez-Blanco Vecttorreko kontseilari ordezkariak azaldu du “deskarbonizatutako” eta “ingurumenarekiko errespetua duen” mugikortasunaren alde egin nahi dutela hitzarmenarekin, eta gaineratu du horrelako akordioak “funtsezkoak” direla sektorea eraldatzeko. Luis Buil Iberdrolako Smart Solutionseko zuzendariak azpimarratu du horrelako aliantzei esker “Espainiako ekoizpen-sarea hobetzen” dela.