Iruñerriko Mankomunitateak %27 gutxitu du karbono aztarna azken hamar urteetan

Eskualdeko hiri garraioaren karbono-aztarna %20 jaitsi da 2014aren aldean

Iruñeko Merindadea | Argazkia: iStock Iruñeko Merindadea | Argazkia: iStock

2014az geroztik berotegi-efektuko gasen isurpena murrizten ari da Iruñerriko Mankomunitatea. Erakundeak karbono aztarna kalkulatzen duenetik hamar urte bete dira eta hamarkada honetan %27 gutxitu dute. Zehazki, iaz berotegi-efektuko gasen isurpenak 43.865,40 tona CO2 izan dira, 2022aren aldean baino pixka bat gutxiago.

Halaber, lurraldeko mankomunitateak bosgarren urtez jarraian lortu du ‘Kalkulatzen dut, murrizten dut, konpentsatzen dut’ zigilua karbono-aztarna kudeatzeagatik. Egiaztagiri hau Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak ematen du.

Mankomunitateak bere karbono aztarna kalkulatzeaz gain, erakunderako lanak egiten dituzten enpresetatik eratorritako isurpenak ere kalkulatzen ditu, barne hartuta garraio publikoa eta hondakinetarako kamioien flota. Beraz, erakunde hauen karbono-aztarna %28 gutxitu da hamar urteetan.

Eskualdeko hiri garraioaren karbono-aztarna %20 jaitsi da 2014aren aldean eta ia-ia osorik hiri-autobusen gasolio-kontsumoari dagokio.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK