H2SITE enpresak amoniakoaren bidez hidrogenoa sortzen duen sistema berri bat garatu du. Zehazki, itsasontzia batean garatu du mintz erreaktoreekin sortutako teknologia hau, eta ontziarentzako argindarra sortzen du. Pasa den azaroaren 18an gauzatu zuten proiektua, Bermeoko portutik atera zen Bertha B ontzian.
Sistema honek nabigazioan zehar amoniakoa hidrogeno bihurtzen du, azken honek erregaia hornitzen duelarik, eta modu honetara, argindarra sortzen du. H2OCEAN izeneko egitasmoaren baitan gauzatu da sistema, eta besteak beste, Tecnalia, Zumaia Offshore, Erhardt Offshore, Ajusa, Enagas eta ABS erakundeek bultzatu dute.
Jose Medrano H2SITE zuzendari teknikoaren hitzetan, beren mintz erreaktoreari esker, sistemaren efizientzia hobetzeaz gain, sendoagoa ere egiten du. “Gure diseinu esfortzu osoa amoniakoaren kontsumoa murriztera bideratu dugu, eta hau teknologia unitate handiagotara hedatzeko gako izango da”.