Kursaal Jauregiko energia kontsumoaren %13 hornituko duen eguzki plakak ezarri dituzte

185.000 euroko inbertsioa egin dute, eta 120.000 kWh argindar inguru sortuko du

Argazkia: Kursaal Argazkia: Kursaal

Donostiako Kursaal Jauregiak eguzki plaka fotovoltaikoak ezarri ditu eraikinaren sabaian. Azpiegitura energiaz hornitzeko instalatu dituzte plakak, eta 258 kW-ko gaitasuna izango dute. Modu honetara, bere argindar propioa sortuko du Donostiako eraikinak. Instalakuntza gauzatzeko 185.000 euroko inbertsioa egin dute, Next GenerationEU funtsen bidez, eta IDAE eta Energiaren Euskal Erakundearen (EE) laguntzarekin.

Instalakuntza fotovoltaikoa Kursaal Jauregiaren estetika arkitektonikoan integratzeko moduan diseinatu dela azaldu dute. 210.000 kWh argindar inguru sortuko duela neurtu dute, hau da, eraikin osoko energia kontsumoaren %13 inguru. Halaber, energia berriztagarria sortuz 52.500 kg karbono dioxido murriztea aurreikusten dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK