Lanbide Heziketako irakasleak ekonomia zirkularrean prestatzeko foroa antolatu dute

Tknika eta Ihobe izan dira antolatzaileak, ekonomia zirkularra irakasleekin lantzea “ezinbestekoa” iruditzen zaielako

Ekonomia Zirkularraren I. Foroa| Argazkia: Irekia Ekonomia Zirkularraren I. Foroa| Argazkia: Irekia

Ekonomia Zirkularraren I. Foroa antolatu dute Tknikak eta Ihobek. Errenteriako Tknikaren egoitzako Euskal Herria aretoan izan da, Lanbide Heziketako irakasleei zuzenduta. Helburua etorkizuneko profesionalak ekonomia zirkularrean prestatzea da, antolatzaileen ustetan “ezinbestekoa” eta “EAErentzat lehentasun estrategikoa” baita.

Jardunaldian bildu dira bai irakaskuntzako profesionalak, bai jasangarritasuneko adituak, eta ekonomia zirkularrago baterako trantsizioaren gainean aritu dira, sortuko diren aukerez zein erronkez.

Lehenik eta behin, Ihoberen Zaintza Estrategikoaren Txostenean egindako aurkikuntzak aurkeztu dira, eta, bide batez, datorren urtean “lehentasunezkoak” izango diren hamar jarduera nabarmendu dituzte. Jarraian, parte-hartzaileei hainbat tresna erakutsi zaizkie, “beren irakaskuntza lan-merkatu emergentearen eskakizunetara egokitzeko”.

Prestakuntza programetan ekonomia zirkularrarekin lotutako konpetentziak nola txertatu ikusteko parada ere izan dute, Tknikak eta Lanbide Heziketako ikastetxeek egindako ekimen bati esker. Azkenik, mahai ingurua ere egin dute ikastetxeetako ordezkariek eta jasangarritasuneko adituek.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK