Leartibai Fundazioak Systour Interreg Europe proiektuari ekin dio

Lau urteko iraupena izango duen proiektuak landa-eremuetan turismo jasangarria sustatzea izango du xede. Hala, lehen ikasketa-bisita egin dute Hungariako Hajdu-Bihar eskualdera ekainean

Hungariaren egindako bisitaren talde argazkia | Argazkia: Koxka mx Hungariaren egindako bisitaren talde argazkia | Argazkia: Koxka mx

Systour Interreg Europe proiektua abiatu dute zazpi bazkide pribatu zein publikok tartean Leartibai Fundazioa dagoelarik. Politecnico de Torino erakundeak zuzenduko du proiektua, bazkide nagusia baita, eta Italia, Espainia, Frantzia, Hungaria, Polonia eta Finlandiako beste 90 eragile baino gehiago ere arituko dira landa-eremuko turismo jasangarria sustatzeko elkarlanean.

Aurtengo martxoan abiatu zen proiektua eta lau urteko iraupena izango du, 2027ko maiatzean bukatuko da eta. Turismo fluxua balioztatu gabeko landa-eremuetara bideratzea eta eskualdetako testuinguruen berezitasunak azpimarratzea da proiektuaren helburu nagusia, eremu bakoitzeko fluxuetan oreka bilatuz eta eremuak mugikortasun jasangarriaren, konektibitate digitalaren eta eremu batek eskain ditzakeen benetako esperientzien bidez lotuz.

Silvia Barbero, proiektuaren koordinatzaile zientifikoak zera esan du: "herrialde horiek dituzten lurralde-aniztasunak bultzatu beharko dira, Europaren aberastasuna banakako ezaugarriak indartzeko gai izatean datzalako, jasangarritasun-helburu komunak bilatuz eta tresnak eta esperientziak partekatuz”.

Martxoan bildu ziren proiektuko bazkideak lehen aldiz, eta bertan lehen jarduerak koordinatzeaz gain, Hungariara lehen bisita bat antolatu zuten. Ekaina bukaeran izan dira Hajdu-Bihar eskualdeko jardunbide egokiak ezagutzen, Derecske Adventure Garden edo Hortobagyi Parke Nazionalean, zehazki. Leartibai Fundazioko teknikariekin batera, ARD Urremendik eta Jata-Ondok parte hartu zuten erakunde laguntzaile gisa turismo-proiektuetako lankidetzan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK