Aurkez daitezke jada hautagaitzak Lehiakortasun Jasangarria Sarien bigarren ediziorako. Bizkaian egoitza soziala edo jarduera nagusia duten enpresek parte har dezakete, gaurtik aurrera izena emanda BBK ESG Hub Cámarabilbaoren webgune ofizialean; hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 11n amaituko da.
Kudeaketa jasangarriaren bidez enpresa eta erakundeek egindako ekimenak aitortzen ditu sariketak, eta horretarako hiru kategoria bereizten dira: ingurumen-berrikuntza saria (ingurumena zaintzeari eta deskarbonizazioari loturiko ekimenak), berrikuntza sozial jasangarria saria (alderdi sozialetan lan egiten duten erakundeak) eta ESG irizpideak hobekien integratzen dituen ETE saria. Hirugarren kategoria horretan bi sari banatuko dira, bata ETEei bideraturikoa, eta bestea enpresa sortu berriei (2021eko urtarrilaren 1aren ondoren osatuak) bideraturikoa.
BBK ESG Hub Cámarabilbao, BBK Banku Fundazioak eta Bilboko Merkataritza Ganberak antolatutako sariak, Petronorrekin lankidetzan, azaroaren 17an banatuko dira, BBK aretoan.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta