Mugikortasun jasangarriago baterako teknologia berriak izan dituzte mintzagai gaur Bilbon

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika klusterrak antolatutako topaketaren 14. edizioa egin dute

Gaurko topaketa Bilboko BAT dorrean | Argazkia: MLC - ITS Euskadi Gaurko topaketa Bilboko BAT dorrean | Argazkia: MLC - ITS Euskadi

MLC – ITS Euskadi mugikortasun eta logistika klusterrak antolatutako hamalaugarren kongresua egin berri da gaur goizean Bilboko BAT dorrean. Bertan sektoreko 180 lagun elkartu dira, eta mugikortasun jasangarriago baterako teknologia, sistema eta soluzio berriak izan dituzte mintzagai.

Topaketan izan dira besteak beste, Nora Abete, Bilboko Udaleko mugikortasun eta jasangarritasun zinegotzia, Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretako eta Lurralde Garapeneko diputatua eta Sonia Mila MLC – ITS Euskadi klusterreko zuzendari batzordearen ordezkari gisa.

Topaketan Nortegasek gas berriztagarrien inguruko hitzaldia eman du, eta energia arloan Tecnaliak mugikortasun elektrikoa izan du hizketagai. Indra eta Kapsch aholkularitza enpresek ere parte hartu dute konferentzian, eta ostera, garraio publikoari buruz aritu dira Vicomtech eta Avanza erakundeak.

Horrez gain, azpiegitura adimendunak eta segurtasunari buruz hausnartzeko parada ere izan da. Asimob, Ceit eta Sener enpresetako ordezkariak hartu dute parte azken hiltzaldi honetan. Halaber, hitzaldiez gain, modu autonomoan gidatzeko simulatzaile bat ere probatzeko aukera izan da gaurko topaketan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK