Nafarroan instalatuko dute eskala industrialeko aerosorgailuen palak birziklatzeko lehen zentroa

EnergyLOOP enpresak trantsizio energetikorako birziklatze-aukera berriak eskaini nahi ditu. Bere lehen zentroa Nafarroako hegoaldean egongo da eta bertan 10 milioi euro inbertituko ditu eta 100 lanpostu inguru sortuko ditu.

Argazkia: Iberdrola Argazkia: Iberdrola

Gaur goizean aurkeztu dute EnergyLOOP konpainiaren egitasmo berria, instalazio berriztagarrien osagaien birziklapenaren alorrean arituko dena. Izan ere hori da energia berriztagarrien sektorearen erronka nagusienetako bat epe ertain zein luzera. Haize-sorgailuen palen osagaiak beira, karbono-zintzak eta erretxinak dria nagusiki. Hasierako helburua osagai horiek berreskuratzea izango da sektore energetikoan, aeroespazialean, automobilgintzan, ehungintzan, kimikan edo eraikuntzan berrerabiltzeko. Zentro berria Nafarroako hegoaldean kokatuko da, hainbat parke eolikotatik gertu. Kokapenak instalazio eoliko ugari dituzten beste eskualde batzuekin lotura onak ere baditu.

EnergyLOOPek balio-kate berritzaile eta dinamikoa sortzen lagunduko du eta hurrengo hamarkadan zuzeneko eta zeharkako 100 lanpostu inguru sortuko ditu. Lehen instalazio honetan 10 milioi euro inguru inbertituko dira.

EnergyLoop konpainia Iberdrolaren PERSEO Venture Builder proiektuaren bitartez sortu da, FCC Ámbito enpresarekin batera. Proiektuak Nafarroako Gobernuaren laguntza izan du energia berriztagarriena jarduera estrategikotzat hartzen duelako, berrikuntza teknologikoa eta ekonomia zirkularrarekin batera. 

Espainiar estatuko haize-industria munduko liderra da eta 28 GW baino gehiagoko potentzia instalatua du. Hala, beste herrialde batzuek baino lehenago egin beharko dio aurre aerosorgailuak handiak birziklatzeko edo berrerabiltzeko beharrari. Kalkuluen arabera, Europan, 2030ean, urtean 5.700 aerosorgailu inguru desegingo dira, balio-bizitzaren amaierara iristean parkeak moldatu eta berriztuko direlako.

Erronka horri aurre egin nahian EnergyLOOP egitasmoak sektore eolikoan ekonomia zirkularra aplikatu nahi du, palak erabat birziklatzeko irtenbideetan inbertituz. Lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzea da helburu nagusia eta birziklatzeko teknologia berrien bitartez gero eta hondakin gehiago xurgatu eta berrerabili nahi ditu.

Enpresak lankidetza-akordioak sinatu ditu beren sektoreetan liderrak diren enpresekin, hala nola Siemens Gamesa. Zamudioko enpresak ezaugutza handia du palak birziklatzeko orduan Espainiakn instalatutako parke guztien % 53 kudeatzen duelako.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK