Sarrallek hidrogeno berdearekin lan egiteko gai den lehen koilara-berogailua sortu du

Altzairua ekoizteko erabiltzen dira koilara horiek. Orain arte, gas naturalarekin berotzen ziren eta, hemendik aurrera, hidrogeno berdearekin berotzeko aukera ere izango da

Sarralleren koilara-berogailuetako bat | Argazkia: Sarralle Sarralleren koilara-berogailuetako bat | Argazkia: Sarralle

Sarrallek hidrogeno berdearekin funtzionatzeko gai den lehen koilara berogailua sortu du, altzairuaren ekoizpen prozesuan denbora murriztu eta, aldi berean, CO2 isuriak gutxitzeko. Koilarak galdatutako altzairua labetik isurketa-eremura garraiatzeko erabiltzen dira. Orain arte, gas naturala erabiltzen zen erregai moduan koilara horiek berotzeko, baina, hemendik aurrera, hidrogeno berdea erabiltzeko aukera ere izango da. Hala, CO2 isuriak murriztuko ditu, hidrogeno berdearen errekuntzan ur-lurruna soilik sortzen baitu. Berogailu berriak bi erregaiak erabiltzeko aukera eskaintzen du, gas naturala, hidrogenoa edota bien nahasketa.   

Enpresak egindako kalkuluen arabera, burdinaren eta altzairuaren ekoizpen prozesuetan sortzen da atmosferara isurtzen den CO2 guztiaren %9. Testuinguru horretan altzairugintzako deskarbonizazioa lortzeko bidean, urrats garrantzitsua eman duela jakinarazi du Sarrallek.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK