SPC, Geecoolekin batera, berregokitutako teknologia-gailuen negozioan sartu da

Hasiera batean Smartphone telefono berregituratuak merkaturatuko dituzte

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Smart Products Connection (SPC) enpresak bere jarduera zabaldu du Geecool enpresarekin batera berregokitutako teknologia-gailuen negozioan sartuta. Geecool teknologia produktu zaharberrituak merkaturatzeko asmoz sortu da. Enpresak jakitera eman duenez, hasiera batean, smartphone telefonoekin egingo du lan baina, etorkizunera begira, beste gailu mota batzuekin ere lan egitea du helburu.

Era berean, Teresa Acha-Orbea SPCko zuzendari nagusiak adierazi duenez, hiru hamarkada baino gehiagoan, SPCk “aurrea hartu die teknologiaren sektoreak bizi dituen etengabeko aldaketei, bere produktu- eta zerbitzu-eskaintza merkatuaren beharretara egokituz”. Gaineratu du, merkaturatze berri horrekin, SPCk bere “eskaintza handitzen” jarraitzen duela eta, era berean, Geecoolek “bikaintasunaren mailan” kokatu ahal izango duela bere burua, “kontsumitzaile eta enpresentzako jarraibide eta kalitate-estandar altuenak betetzen dituzten produktuak eskainiz”.

SPCko zuzendari nagusiak eskaini dituen datuen arabera, egun, hondakin elektronikoak 57,4 milioi tona ingurukoak dira eta, ondorioz, elektronika berregokitua “aukera bideragarria” izan liteke sortzen den “hondakinen kopurua murrizteko” eta baita “gailuak fabrikatzean eta suntsitzean sortzen den karbono-aztarna murrizteko” ere.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK