Tecnaliaren I+G jarduna ezagutzeko parada izango dute gazteek

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dituen laborategiak bisitatu ahalko dira datorren ostegunean. Herritarren artean trantsizio energetikoarekiko kontzientzia piztea du helburu egitasmoak

Argazkia: VK Comunicacion
Argazkia: VK Comunicacion
2023eko irailaren 26a
Eg. 2023eko irailaren 26a

Tecnaliak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dituen laborategien ateak irekiko ditu datorren ostegunean (irailak 28) I+G arloan, energia berriztagarrietan eta eraikuntzan egiten ari diren lana erakusteko. Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroaren arabera, “klima aldaketaren aurkako borrokan nola diharduten” erakutsi diete hurbilduko diren bisitari gazteei, eta “egun batez zientzialari bihurtu ahal izango dira”.

 

Asteklima 2023, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen baitan antolatutako egitasmoa da, eta Tecnaliako zientzialari nahiz ikertzaileen lana eta laborategiak ezagutzeko parada izango dute. Halaber, Asteklima Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailak antolatzen du, EEE eta Ihobe erakundeekin batera, eta herritarren artean trantsizio energetikoarekiko kontzientzia piztea du helburu.

Jarduera 16 urtetik gorako pertsonentzat izango da, eta Tecnaliaren web orrian eman beharko da izena.