Ternuak enpresaren zenbait arropa-bilduma aztertu ditu ingurumen-inpaktua neurtzeko

“Zirkulartasunean ditugun ezarpenak aztertu nahi ditugu”, azaldu du Uribesalgo Ternuako Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendariak

Argazkia: Ternua Argazkia: Ternua

Ternuak udazken-neguko hiri-bildumaren trazabilitatea eta ingurumen-inpaktua ebaluatu ditu B-Come tresnaren bitartez. Emaitzek nabarmentzen dute 'Nachvack series' bildumak, zirkulartasun-irizpideekin diseinatutako udazken-neguko bildumak, lortu zuela kalifikaziorik altuena alderdi horretan, ur-kontsumoa %50 murriztuta eta, ohiko metodoekin alderatuta, CO2 isuriak %34 gutxituta.

Enpresak 2024ko udazken-neguko hiri-bilduma osoa ere aztertu zuen, 63.000 jantzi ikertuta, eta murrizketa are handiagoak lortu zituen: %53 ur-kontsumoan, %56 CO2 isurketetan eta %58 energia-kontsumoan. Gainera, N.E.S bildumak 8,79ko puntuazioa lortu zuen zirkulartasunean eta 8,58koa pertsonengan izandako inpaktuan.

Edu Uribesalgo Ternuako Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendariak honako hau adierazi du: "Gure helburuekin bat datozen ikerketa hauekin, zirkulartasunean ditugun ezarpenak aztertu nahi ditugu, hurrengo bildumen inpaktua hobetzeko, inpaktu positiboa sustatuta eta negatiboa minimizatuta".

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK