Trantsizio energetikoaz bertsotan

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
Eli Pagola Apezetxea, bertsolaria eta gai ekosozialetan kazetaria
2022ko abenduaren 16a - 05:30
Eg. 2025eko apirilaren 9a - 11:53

Doinua: Baneza eta banitu

 

Antsiolitikoz basoa,

plastikozko itsasoa,

 

muga-gune Bidasoa,

hau ez bada kolapsoa...

Korporatibek jarraitzen dute

nondik beteko kazoa

eta berdeek lerde jario

daukaten gatazkatxoa

nahiz energia iturriari

jarri arreta osoa

non eta zertan kontsumitzen den

ere bada arazoa.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain