Amaitu da Uhinak kongresua. Zazpigarren edizioa urriaren 8an eta 9an egin dute Ficoban, Irunen, eta klima-aldaketari buruzko ezagutza gizarteari zabaltzeko beharra izan du ardatzetako bat. Kongresua AZTI zentro teknologikoak eta Ficobak antolatu dute, eta Rodrigo Polo zentro teknologikoko zuzendari exekutiboak adierazi du zientzialariek ikertzeaz gain lortutako ezagutza herritarrei helarazteko erantzukizuna dutela. "Datuak ditugunok isiltzen garenean, albiste faltsuek betetzen dute hutsune hori", ohartarazi du.
Pozok ausardia eskatu du, ebidentziak deserosoak direnean ere azaltzeko, eta irudimena, zientzia kongresuetatik harago eramateko. Haren esanetan, ikasgeletara, arrantzale-kofradietara, udaletara eta familia barruko elkarrizketetara iritsi behar du informazioak. Izan ere, berotzeak, itsas mailaren igoerak eta uraren azidotzeak aurrez prestatzea eskatzen dute.
Horri lotuta, kostaldeko udalerriei buruzko bi mahai-inguru egin dituzte aurten lehen aldiz, EAEko, Galesko, Akitania Berriko eta Iparraldeko egokitzapen-proiektuak eta plangintza-tresnak partekatzeko. Egitarauan, halaber, Antonio Turiel eta Melisa Menéndez ikertzaileen hitzaldi nagusiak, 40 ahozko komunikazio eta 25 poster aurkeztu dituzte.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta