Urriaren 18tik 27ra egingo da 2024ko Asteklima egitasmoa. Ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia lelopean, euskal gizartea trantsizio energetiko eta klimatikoaren beharraz kontzientziatzea du helburu.
Aurreko urteetan bezala, herritarrentzako jarduera eta ekintza ugari egongo dira: erakusketak, mahai-inguruak, tailerrak, antzerkia, zinema, haurrentzako jolasak, ipuin-kontalariak, bizikleta martxak, hitzaldiak, bisita gidatuak eta jardunaldi teknikoak, besteak beste.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak Energiaren Euskal Erakundea (EEE) eta Ihoberen bidez antolatu du egitasmoa, eta aurten berritasun bat izango du, izan ere, klima aldaketaren eta trantsizio energetikoaren arloan herritarrak sentsibilizatzeko eta arduraz jokatzeko ekintza onenak sarituko dira.
Tokiko erakunde publikoek, lehen eta bigarren hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeek, unibertsitateek, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko (ZTBES) eragileek, irabazi asmorik gabeko erakundeek eta EAEko Gobernuz Kanpoko Erakudeek jaso ditzateke sariak.
Sarietarako proposamenak herritarrei zuzendu beharko dira, doakoak izanik eta 2024ko urriaren 18tik 27ra bitartean egin beharko dira. Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko urriaren 4era arten egongo da zabalik.