Urriaren 26an egingo da Mubil Mobility Awards sarien ekitaldia

Aurtengo edizioan 36 proiektutatik bost finalista aukeratu dituzte. Mugikortasun adimenduna eta jasangarria lantzen duten egitasmoak bultzatzea da sariketaren helburua

Madrilgo Hoop Carpool enpresa, finalistetako bat | Argazkia: Mubil Madrilgo Hoop Carpool enpresa, finalistetako bat | Argazkia: Mubil

Mubil Mobility Awards sarietarako bost proiektu finalistak aukeratu dituzte. Mugikortasun adimenduna eta jasangarria jorratzen duten egitasmoak bultzatzea du helburu sariketak, eta BIC Gipuzkoa eta Mubil Fundazioko teknikariek osatutako batzorde teknikoak 36 hautagaietatik aukeratu dituzte bost finalistak.

Madrilgo Hoop Carpool enpresa, Luxemburgoko Ridergy, Londoneko Smart Kiwi, Guriezoko (Kantabria) Smobery eta Frantziako Up & Charge enpresa izan dira hautatuak, eta hauetatik bik irabaziko dute saria, urriaren 26an egingo den ekitaldian. Hala, hirugarren urtez jarraian, gizarte berrikuntza arloko Antonella Broglia adituak zuzenduko du ekitaldia, eta bost finalistek euren proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte.

Bi irabazleek 16.500 euroko saria jasoko dute, baita beste 18.500 euro ere finantzazio moduan, euren proiektuak mugikortasun adimenduneko nahiz jasangarrirako euskal ekosistemako eragileekin lankidetza garatu dezaten. Gainera, Mubil Hub espazioan lan egiteko aukera izango dute urtebetez, eta Mubil Mobility Expo erakusketan stand propioa izango dute.

Sariketan laguntzaile izango dira, besteak beste, CAF, Irizar e-mobility, Petronor, GKN Automotive edota Iberdrola enpresak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Energiaren Euskal Erakundea.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK