Vidralak Klima Aldaketaren aurkako jardueran kalifikazio gorena lortu du

Carbon Disclosure Project erakunde kalifikatzailearen lidergoan kokatu da, gasek ingurumenean duten eraginaren aurka egindako lanarengatik

Argazkia: Vidrala Argazkia: Vidrala

Vidrala beirazko botilak diseinatu eta fabrikatzeaz arduratzen den Laudioko (Araba) enpresak, ‘A’ kalifikazioa lortu du klima aldaketaren aurkako jardueran eta ‘B’ kalifikazioa uren kudeaketan. Lehen aldiz sartu da konpainia arabarra Carbon Disclosure Project erakunde kalifikatzaileren lidergoan.

Irabazi asmorik gabeko erakunde horrek argitaratutako txostenak berretsi egiten du Vidralak ingurumenarekiko duen konpromisoa, eta aitzindari bihurtu da emisioak murrizteko dituen metodoengatik. Izan ere, kalifikazio horiek ebaluatzen dute enpresa bakoitzak ingurumen gaiekiko duen kontzientziazioa, jasangarritasun estrategiak kudeatzeko dituen metodoak eta ingurumen babesaren arloko aurrerapenak.

Vidralak etengabe bultzatzen du beiraren fabrikazioan eta bere jardueran iraunkortasuna. Duela gutxi iragarri zuen 1 eta 2 mailako berotegi-efektuko gasen emisioak %47 murriztu asmoa duela eta %28 2030erako irismeneko gasen emisioak. Helburu hori lortuz gero, munduko beira enpresarik jasangarrienean bilakatuko litzateke.

Baina estrategia hori bere filialetara ere zabaldu du. Erresuma Batuan duen Encirc filialak duela gutxi iragarri zuen hidrogenoz elikatutako labe bat eraikitzeko asmoa zuela Eltongo bere lantegian (Ingalaterrako Cheshire konderrian), eta eskalan ekoitziko ditu 2030erako munduko lehen beirazko botilak, zero emisio garbiekin.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK