2025eko urriaren 28a - 10:32
Hego Euskal Herrian 2026ko lan egutegia antolatu nahi duenak gaur du aukera: Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) ofizialdu ditu jada datozen urteko jaiegunak. Ipar Euskal Herrikoek gehiago itxaron beharko dute, Frantziako Gobernuak oraindik ez baitu baieztapen ofizialik egin; are gehiago, 2026an jaiegun batzuk kentzeko edo aldatzeko proposamena ere izan zen, defizita murrizteko plana dela-eta.
Hego Euskal Herrira bueltatuta, 2025eko jaiegun berak mantenduko dira:
- Urtarrilak 1, osteguna, Urteberria
- Urtarrilak 6, asteartea, Jaunaren Epifania (Errege eguna)
- Martxoak 19, osteguna, San José
- Apirilak 2, osteguna, Ostegun Santua
- Apirilak 3, ostirala, Ostiral Santua
- Apirilak 6, astelehena, Pazko Astelehena
- Maiatzak 1, ostirala, Langileen Eguna
- Abuztuak 15, larunbata, Andre Mariaren Jasokundea
- Urriak 12, astelehena, Espainiako Jai Nazionala
- Azaroak. 1, igandea, Santu guztien eguna
- Abenduak 8, asteartea, Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna
- Abenduak 25, ostirala, Eguberri eguna
Jaiegun horiez gain, kontuan hartu behar dira lurraldeka izaten diren jaiak ere:
- Apirilaren 28 (Araban)
- Uztailaren 25 (EAEn)
- Uztailaren 31 (Bizkaian eta Gipuzkoan)
- Azaroaren 2an (Nafarroan)
- Abenduaren 3 (Nafarroan)
Eta, azkenik, udal bakoitzak bere jaiegun propioa ere izango du, ohiko datetan.