2027ko lan-egutegia onartu du Eusko Jaurlaritzak

Bi jaiegun gehigarriak hilabete bateko epean finkatuko dira

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko ekainaren 9a - 16:07
Eg. 2026ko ekainaren 9a - 16:14

2027. urteko egutegia antolatzen hasi nahi duenak badu zer eginik, jada finkatu baita EAEko jaiegunak zeintzuk izango diren. Zehazki, hamabi jaiegun ofizial izango dira, baita Foru Aldundi bakoitzean eta udaletan zehazten diren beste bi ere.

 

Oinarrizko hamabi jaiegunak hauek izango dira: 

  • Urtarrilak 1, ostirala (Urteberri eguna)
  • Urtarrilak 6, asteazkena (Errege eguna)
  • Martxoak 25, osteguna (Ostegun Santua)
  • Martxoak 26, ostirala (Ostiral Santua)
  • Martxoak 29, astelehena (Pazko astelehena)
  • Maiatzak 1, larunbata (Langileen eguna)
  • Urriak 7, osteguna (Euskadiko lehen Gobernuaren urteurrena)
  • Urriak 12, asteartea (Pilarreko Andre Mariaren eguna)
  • Azaroak 1, astelehena (Santu Guztien Eguna)
  • Abenduak 6, astelehena (Konstituzioaren Eguna)
  • Abenduak 8, asteazkena (Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna)
  • Abenduak 25, larunbata (Eguberri eguna)

Bi jaiegun gehigarriak oraindik ere zehazteke daude. Udalek hilabeteko epea izango dute datak jakinarazteko. Normalean, Gipuzkoan eta Bizkaian uztailaren 31 (larunbata) izaten da jaieguna, eta Araban, aldiz, apirilaren 28a (asteazkena).