Kakaoa, urrezko lehengaia

Kakaoaren prezioak igotzen jarraitzen du, eta lehengaia falta da. Horrek zailtasunak sortzen ditu Kaitxo bezalako egitasmoentzat

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Kakaoaren krisiak ez du iraungitze datarik. Izan ere, gero eta zailagoa dirudi munduko uzta berreskuratzea, eta, ondorioz, prezioak normaltasunera itzultzea. Egoera horrek eragin du ontzaren prezioa izugarri igotzea. Datuen arabera, 2024ko azkeneko hilabeteetan lehengaiaren kontratuaren prezioak %54 igo ziren Londreseko burtsan, eta 2025eko urtarrilaren hasieran, hain zuzen ere, %8ko hazkundea izan zuten. Hilabete itxieran, 8,727.67 liberetan —10.442,43 euro— kokatu da. Nolanahi ere, azken urteetan hainbat faktorek eragina izan dute kakaoaren eta txokolatearen sektorean, hala nola klima aldaketak eta meataritzarekin lotutako finantza interesek. Ondorioz, kalitate handiko nahiz kalitate txikiko txokolate komertzialak garestitu egin dira.

Ghanan eta Boli Kostan munduko kakaoaren %70 inguru ekoizten da. Halaber, toki horietan iazko urtarriletik krisi handia sortu da uzta txarragatik. “Ghanan kakaoa urrea da, eta nonahi hazten da. Horregatik, Asiako inbertitzaileentzako interesgune handia izan da”, ohartu du Raquel Gonzalezek, Balmasedan (Bizkaian) kokaturiko Kaitxoko buruak. Gainera, bere uztak erorketa handia jasan dute hainbat faktore direla eta. Lehenengoa eta garrantzitsuena, arestian aipaturiko fenomeno meteorologiko ziklikoak izan dira, tenperaturak igo dituztenak, klima lehorra eraginez, eta ekoizpena ahalik eta gehien hondoratu dutenak. Hori guztia, hainbat gaixotasunekin nahastu da, tartean zorro beltzeko onddoarekin.

2024ko azkeneko hilabeteetan kakaoaren kontratuaren prezioak %54 igo ziren Londreseko burtsan, eta 2025eko urtarrilaren hasieran, hain zuzen ere, %8ko hazkundea izan zuten

Gainera, egoera nahiko kezkagarria da Afrikako herrialdeetako kakaoaren gaixotasunengatik. Kakao-artaburuak usteltzen dituen gaixotasuna da. “Institutu nazionala beti ari da erresistenteagoak izan daitezkeen material genetiko berriekin lanean, baina berria ordeztuko balu ere, emaitza ez da 4 urte barrura arte eskuragarri izango”, adierazi du Gonzalezek. Izan ere, orduan hasiko litzateke uzta normalez osatutako zuhaitza izaten.

“Guk kakaoa ordaintzeko erabiltzen ditugun prezioak bikoiztu egin dira, esate baterako, kakao-gurinaren kasuan”, esan du Gonzalezek. Kasu horretan, gurina kiloko 13 euroan ordaintzetik, kiloko 33 euro inguru ordaintzera pasatu dira. Kakao askoren kasuan, halako bi igo dira prezioak, beste batzuk %30 esta beste kasu batzuetan %150. Gonzalezen arabera, egoera nahiko kezkagarria da txokolategile askorentzat. Testuinguru horretan, txokolategileak arrozaren prezioaren eta merkatuaren gorabeheraren zain daude. Baina oraingoz, ez dute batere ondo aurreikusten.

Testuinguru konplexuan, pasioa bide

Testuinguru zail hori izanik ere, Kaitxok aurrera egiten jarraitzeko helburuari eusten dio. 2017tik darama martxan, eta sendotuta dagoen enpresa eta familia proiektua da, Gonzalezek eta Jon Mikel haren hilobak sorturikoa, kafearen mundua eta kakaoaren eta txokolatearen mundua elkartzea erabakitzen dutenean. Kaitxo kafea eta txokolatea da —Ka-i-txo—.

Egun txokolate onaren kultura zabaltzea du helburuetako bat, dela bere kakao-hautsa eta kakao-orea herrialde askotako gozogileetara esportutaz, dela bere tabletak zuzenean webgunean salduz

Jon Mikelek kafetegi bat zuen, baina ez zegoen gustura, eta  kafearen inguruko formakuntzak egiten hasi zen. Horrela, espezialitateko kafea ezagutu zuen, eta bere kafea xigortzen hasi zen. Aldi berean, txokolateriarekin ere lan egiten zuen; adibidez, epaimahikidea zen nazioarteko kalitatezko txokolate lehiaketetan. “Jendeak ezagutzen ez dituen gauza onak daude kafearen eta txokolatearen munduaren barruan, eta uste genuen oso interesgarria zela ezagutzera ematera”, adierazi du Gonzalezek. Horrela jaio zen, beraz, Kaitxo.“Bai kafearekin, bai txokolatearekin, otorduak amaitzeko ohitura izaten dugu, eta gozatu egiten dugu. Beraz, horri guztiari forma ematea erabaki genuen”, esan du Gonzalezek. Egun txokolate onaren kultura zabaltzea du helburuetako bat, dela bere kakao-hautsa eta kakao-orea herrialde askotako gozogileetara esportutaz, dela bere tabletak zuzenean webgunean salduz.

Espezialitateko kafea eta txokolatea

Gauzak hala, munduko hainbat lekutako espezialitateko kafea egiten dute, astero xigortzen dutena. Bestalde, txokolatea bean to bar metodoarekin egiten dute, alegia, kakao-babak txokolatezko tabletak bihurtu. Mugimenduak berak balioetsi nahi du zaporea kakao-babaren ahalik eta antzekoena izatea, barietate desberdinak bereizteko aukera eskaintzea, eta produktu ahalik eta ondraduena egitea. “Agerikoa dirudi, baina txokolategile gehienek ez dute horrelako txokolaterik egiten”, onartu du Gonzalezek. Kaitxon kakaoa zakutan jasotzen dute, eta modaltzeko prozesu guztia lantegian egiten dute.

Kaitxo kafe edo txokolate bakoitzaren atzean istorio bat dago, haziak aukeratu, laboreak zaindu eta ingurumena errespetatzen duten teknikekin josten duten pertsona historia alegia. “Lehengaia gure lantegira iristen denean, artisau prozesu bati jarraitzen diogu, ikerketari, ahaleginari, grinari eta dedikazioari eskainitako denboraren emaitza”, adierazi du Gonzalezek.

Raquel Gonzalez (Kaitxo): “Lehengaia gure lantegira iristen denean, artisau prozesu bati jarraitzen diogu, ikerketari, ahaleginari, grinari eta dedikazioari eskainitako denboraren emaitza”

Kafe edo txokolate bakoitzaren elaborazioan mimo guztia jartzen dute, eta, era berean, kakao-landaketen ondoren kafikultoreek eta pertsona guztiek egiten duten lanari balioa eman nahi diote. Erantzukizun soziala sustatzen dute, nekazarien beren lanagatik bidezko prezioa jaso dezaten. Horregatik, informazioa zabaltzen ere saiatzen dira, dastatzeen edo ikastaroen bitartez. “Produktu horien zabalkunderik ez badago, ondoren ez da baliospenik edo ulermenik egongo”, aldarrikatu du Gonzalezek.

Fine flavour kakao mota

Kaitxon kakao fina erabiltzen dute, eta bere izenak adierazten duenez, finagoa edo hobeagoa da. Aitzitik, normalean erabiltzen den %80tik gora kakao komertziala da, eta poltsan beste sailkapen bat du. “Fine flavour motakoa usaimen kakao fina da, kalitate handiagokoa, eta, ondorioz, garestiagoa, bai bere genetikarengatik, bai uzta modu desberdinean zaindu behar delako”, adierazi du Gonzalezek. Kaitxon erabiltzen dituzten osagai guztiak kontu handiz aukeratzen saiatzen dira; hala nola txokolateak izango dituen laranjak, fruitu lehorrak, etab. Gainera, ahal den guztietan hemengo produktuak aukeratzen dituzte, 0 kilometrokoak, kalitate maila mantenduz.

Batzuetan, kooperatibetatik eta ekoizleetatik zuzenean erosten dute, baina beste batzuetan bitartekarien bidez egiten dute. Enpresa bitartekari horietako askok Holandan edo Belgikan daude, eta 30 kakao mota desberdin izaten dituzte.

Beste kakao moten bila, kalitatea mantentzeko

Kakaoaren prezioen ziklikotasuna bat dator Afrikako uzta-zikloekin. Momentu honetan, kakaoa falta da, eta sektorean lan egiten dutenek beste kakao mota batzuk bilatu behar dituzte; hortaz, haiek ere gehiago ordaindu behar dute. “Gure txokolatea garestiagoa da, tableten batez besteko prezioak euro erdi igo behar izan ditugu, beste prozesu bat dutelako, eta beste mota batekoak direlako”, adierazi du Gonzalezek.

Munduko eskariak gutxienez azken urteetan bezala urteko % 2,5era igotzen jarraitzea espero da, eta gorabidean dauden herrialdeak eman behar diote bultzada handiena kontsumoari; aitzitik, Mendebaldean txokolate kontsumo garbiagoa bilatu behar da.

Raquel Gonzalez (Kaitxo): “Kalitatea jaitsi nahi ez baduzu aukera logikoena prezioa igotzea da, besterik ez zaigu geratzen”

Kaitxon kalitatea mantentzeko apustua egin dute, nahiz eta prezioak igo behar izana. “Kalitatea jaitsi nahi ez baduzu aukera logikoena prezioa igotzea da, besterik ez zaigu geratzen”, onartu du Gonzalezek. Izan ere, pentsatzen dute jendea ulertuko duela: gehiago ordaindu behar dutela kalitatezko txokolatea eskuratu nahi badu. Hala ere, Gonzalezen ustez, arazoa da, hein handi batean, ez kafea, ez txokolatea, ez direla hemen landatzen; beharrezkoa da bidaiatzea produktu horiek landareetan nola hazten diren ikusteko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK