Kalaka Jokuak: Jolas kooperatiboei egurra

Eskuz eginiko egurrezko tresnak dira Kalaka Jokuakek bultzatzen dituen jolas kooperatiboen oinarria

Bi haur, Kalakaren jokoetan parte hartzen | Argazkia: utzitakoa
Bi haur, Kalakaren jokoetan parte hartzen | Argazkia: utzitakoa
IMG 0321
Kazetaria
2026eko urtarrilaren 6a - 05:30

Arotza da Felix Pikatza, eta urteak dira Araban (Laudion) tailerra duela. 2008ko krisialdian bere eguneroko jardunari buelta eman eta berrasmatzea egokitu zitzaion, eta haurrentzako egurrezko jokoak izan ziren horretarako bidea. “2013. urtean nire seme alabarentzako lehenengo jolasak egin nituen. Gustura etortzen ziren tailerretara, eta ni ere gustura beraiek baitziren nire kalitate kontrol zigilua, tamainak, neurriak, zailtasuna eta arriskuak aurreikusten zituztenak”, adierazi du Felix Pikatzak, ikasle eta ugazabak. Hori izan zen Laudion (Araban) kokaturiko Kalaka Jokuaken abiapuntua. 

 

Hasieran internetetik ideiak hartu eta haien erara egokitzen zituzten jolasak eta egurrezko piezak. Aitzitik, Pikatzak egoki ikusi zuen egindako jolasek helburu batzuk bete behar zituztela, eta bildumak osatzen hasi zen, hala nola jolas kolaboratiboen bilduma, dinamika kooperatiboen bilduma, puzzle, ingenio zein estrategia jolas bilduma, pedalez dabiltzan tailerrak edota 0-5 urtekoentzako Gune Goxo gunea. “Nire seme-alabek eta beraien lagunak jolasten bazuten, zergatik ez eman aukera haur guztiei? Hortik plazetara salto egin genuen”, esan du Pikatzak.

Kalaka Jokuak jaio zen, egurra oinarri duten haurrentzako jolas saioak antolatzen dituena. Euren balio erantsia da,  prozesu guztia haiek egiten dutela, diseinutik plazako dinamizazioraino. Eta horrek, ahalbidetzen du bide horretan hobekuntzak txertatzea jolasa bizirik eta txinpartatsu iraun dadin.

 

Jolasa ardatz

Jolasa entretenimendutik harago ulertzen du Pikatzak. Ikaskuntza sustatzeaz gain, sormenaren garapenerako ezinbesteko tresna bezala ikusten dute Kalakan. "Jolasaren bidez, esploratu egiten dugu, arazoak konpontzen ikasten dugu, taldean lan egiten dugu… Hezkuntzaren atea eta bihotza da", dio.

okolu
Okolu izeneko jokoa | Argazkia: utzitakoa

Edonola ere, Kalaka Jokuakek sektore espektro handia du; arozgintzatik hasita hezkuntzaraino, aisialditik igarota. Aisialdiari dagokionez, Pikatzaren ustez, gaur egun, haurrentzako ekintza asko antolatzen dira. “Gure gizartean oso errotuta dago lehia. Kalaka Jokuen joalasak, aldiz, nahiko intuitiboak dira, eta jolas kolaboratibo izateko sortua izan da, noizbehinka norgehiagoko jokoa bihurtzen badugu ere", adierazi dio Pikatzak EnpresaBIDEAri.

Halaber, saioak irekiak dira, jolas librean eta errespetuz aritzeko sortuak. “Erabilera egokia den bitartean gu ez gara inor esateko zelan jolastu behar den”, adierazi du. Izan ere, erabilera libreak ez du esan nahi haurrak edozer gauza egin dezakeenik, baizik eta autonomiaz hautatu dezakeela joko batekin zer egin, betiere ez badu jotzen edo iraintzen. 

Etorkizuneko erronkak

Inbertsioari dagokionez, horrelako proiektuak arozgintzarako makinaria eta egurra dira dirutan partidarik handiena. Dirutik haratago, aldiz, denbora, maitasuna eta jolaserako grina ere eskatzen du. Aipatzekoa da bere bilakaeran Gaztenpresaren laguntza ere jaso duela Pikatzak, "egiten zuen guztiari errentagarritasuna atera ahal izateko", eta baita "negozioari begira zeri erreparatu beharko diodan" ikusteko. 

Balantza Palanka
Balantza palanka | Argazkia: utzitakoa

Badira urte batzuk zientzia inguruan hausnarketan dabiltzatela, eta zientzia eta esperimentaziorako baliabideak haurrei era jostagarri baten aurkezteko moduak aztertzen. Horretan ari dira, esaterako, Viceko Unibertsitateak Manresan (Katalunian) duen campuseko LAB 0-6en formakuntza. Entitate horretan aurkikuntza, ikerketa eta dokumentazio lanak biltzen dituzte 0 eta 6 urte bitartekoen hezkuntza zientifikoa bultzatu ahal izateko. Ikasitakoaren bitartez, ikusi nahi du STEAM baliabideen bilduma martxan jartzeko gai diren ikusi nahi dute. Eta horretan ari da Sagu Txiki izeneko proiektuarekin.