• LAN ETA BIZI
  • Sarreren %97 saldu zen Nafarroako Gobernuak ezarritako puntuetan eklipsea ikusteko

Sarreren %97 saldu zen Nafarroako Gobernuak ezarritako puntuetan eklipsea ikusteko

EAEn 7.500 kgtik gorako ibilgailuek berriz ere zirkulatzeko aukera izan zuten gauerditik aurrera

Hainbat herritar, eklipsea ikusten Nafarroako Erriberan | Argazkia: Nafarroako Gobernua
Hainbat herritar, eklipsea ikusten Nafarroako Erriberan | Argazkia: Nafarroako Gobernua
2026ko abuztuaren 13a - 15:52
Eg. 2026ko abuztuaren 13a - 16:19

Eusko Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuak atzoko eklipsearen harira izandako operatiboen balorazioa egin dute gaur goizean. Hitz egiten lehena Jaurlaritza izan da, eta herritarrek izandako jarrera eskertzeaz gain, errepideetan azpimarratu beharreko intzidentziarik ez zela egon nabarmendu du, eta gauerditik aurrera 7.500 kgtik gorako garraioek berriz ere zirklulatu ahal izan zutela.

 

Nafarroan, berriz, agerraldia egin dute eguerdian juan Luis García Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak eta Inma Jurío Barne Harremanetarako, Funtzio Publikoko eta Justiziakoak. Azken honek, "egun gogoangarritzat" jo zuen atzokoa. Astelehenetik PLATENA babes zibilerako lurralde planaren 2. maila zegoen aktibatuta, eta horren baitan Larrialdietarako Batzorde Aholkulariak egoeraren monitorizazioa egin zuela nabarmendu du, edozein intzidentziari ahalik eta azkarren erantzuna eman ahal izateko. 

Bestalde, azaldutakoaren arabera, gobernuak foru erkidegoaren hegoaldean jarritako 20 behaketa puntuetarako sarreren %97 saldu zen. Azken horietan askotariko zerbitzuak eskaini ziren tartean aparkalekua, jarduera bereziak edo zenbait gune urarekin. 

 

Gune horietan izan ziren pertsonetatik, 3.731 lagun atzerritik etorriak ziren, 42 herrialdetatik, gehienak Frantziatik, AEBetatik, Belgikatik, Herbehereetatik eta Erresuma Batutik. Garraio bereziko zerbitzuaren kasuan, Eklipsebusa 1.063 pertsonak erabili zuten, eta 9 lineetatik 7entzako ticketak agortu ziren. Azkenik, 11.196 autok erabili zuten gune horietako aparkalekua, aurretik erreserba eginda.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain