2025eko lan egutegiak 12 jaiegun izango ditu, eta zubia egiteko aukera bakarra izango da

Hamabi jaiegun hauei, beste bi gehitu behar zaizkie, Aldundiek zehaztu beharrekoak

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Dagoeneko ofiziala da 2025ko lan egutegia. Eusko Jaurlaritzak gaur goizean onartu du. Horren arabera, hamabi jaiegun izango dira erkidegoan, tokian tokiko festez gain. Aurten, urriaren 12a ez da jaieguna izango, igandean egokituko baita. Gainontzean, zubia egiteko aukera bakarra izango da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoan: maiatzaren 1a, langilearen eguna, osteguna izango da.

Dena dela, izango dira asteburua luzatzeko moduak, uztailaren 25a (Santiago) eta abuztuaren 15a (Jasokundea) ostiralak baitira. Abenduaren 8a, bestalde, astelehena da. 

Datorren urteko jaiegun ofizialak honakoak izango dira, beraz:  urtarrilaren 1a eta 6a, apirilaren 17a, 18a eta 21a, maiatzaren 1a, uztailak 25, abuztuaren 15a, azaroaren 1a eta abenduaren 6a, 8a eta 25a.

Hamabi jaiegun hauei, beste bi gehitu behar zaizkie, Aldundiek zehaztu beharrezkoak. Seguraski, Bizkaian eta Gipuzkoan San Inazio eguna izango da, uztailaren 31a (osteguna) eta Araban apirilaren 28a, San Prudentzio eguna, astelehena.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK