Bilbok Etxebizitza Eskubiderako Plan Estrategikoa garatzeko departamentu arteko foroa bultzatuko du

Bilboko Alde Zaharreko etxebizitzak | Argazkia: iStock Bilboko Alde Zaharreko etxebizitzak | Argazkia: iStock

Bilboko udalak departamentuen arteko etxebizitza foroa jarriko du abian, eta udal-talde guztiek hartuko dute parte bertan. Gaur goizeko Osoko Bilkuran eztabaidatu —Eh Bilduk aurkeztutako mozio batetik abiatuz— eta onartu dute erabakia. Foro horren helburua da Etxebizitza Eskubiderako Plan Estrategikoa garatzeko ekarpenak egitea.

Mozioa EH Bilduk aurkeztu du, eta askotariko eztabaida sortu du udal-taldeen artean. Alba Fatuarte alderdi horretako zinegotziak azpimarratu du akordioak "aukera-leihoa zabaltzen" duela etxebizitzarako eskubidea "erdigunean" jartzeko. Ana Viñals Elkarrekin Podemos-IUko zinegotziak nabarmendu du "herritarren ekarpenak" ere "aintzat" hartzeko. David Garciak, PPko zinegotziak, adierazi du beharrezkoa dena ez dela "etxebizitza plana", baizik eta "zentzuzkoak izan". 

Jon Bilbao Etxebizitzetako zinegotziak gogorarazi du Bilbok Etxebizitzen Diagnostikoa duela, "lanerako dokumentu ona". Era berean, gaineratu du, etxebizitzarako Itun Sozialak aurreikusitakoaren arabera, EAEn 50.000 etxebizitza izango dira alokatzeko "neurrizko prezioan" 2036rako, horietatik %40 Bizkaiko hiriburuan. Bilboko udala 2022ko azaroan atxiki zen aipaturiko itunera.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK